kostaldea urola kosta ondarea euskara cabecera

EUSKARA

Zein da Euskal Herriko berezitasunik nabarmenena? Bada, hizkuntza bera: euskara. Europako Hizkuntzarik zaharrena da. Indoeropar jatorria ez duen hizkuntza da, eta ez du bere familiako beste hizkuntzarik. Baina, nondik dator euskara? Euskararen jatorriari buruzko teoria ugari proposatu badira ere, gaur-gaurkoz probatutako teoriarik ez da aurkitu. Edozein kasutan, euskararen misteriorik handiena ez da bere jatorriaren ingurukoa: nolatan iraun du hizkuntza txiki-handi honek, bizi-bizirik, gaur egun arte?

Kostaldea urola kosta ondarea euskara
kostaldea urola kosta ondarea euskara 01

Musikan, dantzan, kirolean, jaialdietan, gastronomian eta askotariko eremuetan ikusi ahalko duzu kultura-ondare hori, non bere berezitasuna nabaritzen den eta tradiziozko urte ugariren aurrean berritzen eta bizirauten jakin duen. Eskualde honetan, oso agerikoa eta bitxia den nortasunarekin bizi eta goza dezakezu. Senti zaitez herriko bat gehiago; ausartu zaitez gure hizkuntza erabiltzera, eta murgildu gure kulturan.