KOSTA GASTRONOMIKA

Bidegurutzeak magikoak dira. Erakargarriak batetik eta misteriotsuak bestetik. Bidegurutzeetan kanpokoa eta bertakoa elkartzen dira, bertakoaren harrotasuna eta kanpokoaren jakinmina. Horixe gertatzen da Urola Kostan. Inguru paregabea, naturak eta gizakiak historiaren bide luzean ondua. Ohitura zahar zein berrien sarean daude ehunduta Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aia.

Oria ibaiaren bideak batzen ditu Orio eta Aiaren historia. Aiako auzo batzuetara joateko aurrena Zarautz igaro behar duzu. Bien artean dago 2.860 hektarea dituen Pagoetako Parke Naturala. Zarauztik begira jarrita eguzkia sartzen ikusiko duzu San Anton mendiaren atzean, Getariako arratoi ezagunaren atzean. Bi herri, garai batean balea harrapatzen norgehiagoka ibiliak.

Gaur, ibilaldi zoragarri bat eskaintzen dizute batetik bestera, hondartzak atzean utzi eta itsaslabarren ondoan, bost herrietako marinel eta surflarien gozagarri den eremu paregabean.

Ibilaldi hori N634 errepidearen ondoan doa. Errepide ikusgarri horrek Getariatik Zumaiara eramango zaitu. Errepide bihurria eta itsaso zakarrarekin ikusgarria. Adituen iritziz, munduko errepiderik erakargarrienetakoa da gidatu eta paisaiaz gozatzeko. Hori guztia Oria eta Urola ibaiak itsasoratzen diren eremuan. Gozamen hutsa kartografia horretan galtzea!.

Bidegurutzeak… garai batekoa, gaurkoa, bertakoa, kanpokoa… Gastronomian ere bai. Urola Kosta irudi, usain, testura eta zaporeen unibertsoa da, herri bakoitzak bere enbaxadoreak dituelarik. Baina bada batzen gaituen zerbait, hain zuzen ere, parrilla, antzinatik datorrena, goi mailako elaborazioak ekarri dizkiguna.

Suz goritutako brasak jakiei zaporerik benetakoena ateratzen die, otordua iragartzen du, kale bazter guztiak lurrintzen ditu usain bereizgarriz, plaza eta kaleak itxuratzen ditu, erretegiak han hemen, bertatik bertara… Ez dugu sekreturik. Harrotasunez erakutsi eta emango dizugu, garena eta duguna.

IBILBIDE GOZOA

BISIGUA ORIO ESTILORA

Orioko irudirik ederrenetakoa, bisitan datorrenak ahazten ez duena: arrantzuntziak Oria ibaiaren azken zatian lerrokatuta, herriko plazaren ondoan amarratuta, itsas enbatetatik babestuta. Itsasoak atsegin beteko jakiak ematen dizkio eskualdeari: antxoa, txitxarroa, hegaluzea, berdela, lupia, txibia, arrain txikia, legatza, angula eta, jakina, bisigua, Jorge Oteizak eskulturara eraman, Anjel Lertxundik deskribatu edo Benito Lertxundik kantatu zuena.

Hiru oriotar handi. Probatu bisigua “Orio estilora”: olio errea, ozpina, baratzuria, piperra… Aurretik, zoaz eta aurkitu Oteizaren aztarnak bere jaioterrian.

Edo hurbildu hondartzara. Edo egin itzulia kaskoan, Erdi Aroko etxe multzo maldatsuan. Ikusi XVI. mendeko etxebizitzak, errenazimendu-estilokoak. Horietan bizi izan dira idazleak, marinelak, mojak, kapitainak, merkatariak, ontzigileak…

AIAKO GAZTA

Aia osatzen duten 11 auzoetan lasaitasuna sentituko duzu. Artzain eta gaztagileak, sagardo eta txakolin ekoizleak… Eskualdearen birika eta arnasa da Aia.

Aian zehar ikusiko dituzu dorretxeak, baselizak, elizak, baserriak, errotak, burdinolak, errekak, errekastoak, zingirak, padurak, ibarrak, hezeguneak, konbentu zaharrak, hilerri hexagonala, kobazuloak, monumentu megalitikoak. Eta, lorategi botaniko bat (Iturraran), urtero landare berezien azoka ikusgarria antolatzen duena, bost kontinenteetako landareekin.

Biodibertsitate ikusgarria, gazta are hobea egiten duena. Beraz, Aian barrena “galdu” eta ibilaldi eder bat egin eta hurbildu, mokadu legea egitera, Aiako jatetxe eta ostatuetara.

ZARAUZKO MERKATUA

Behin probatuz gero zeinek ahantzi Zarauzko piperrada, itsas kabrari edo zigala isats salteatuei laguntzeko egina. Piperra, tomatea… poliki-poliki egina. Bertako baserrietako garaiko produktuen erakuslerik onena izan liteke. Garaiko produktuak dituzu Zarauzko azokan, garaiko koloreak.

Zarautzen egin zuten Nao Victoria, Elcano munduari bira egitera eraman zuena. Gaur ez da ontziolarik, baina itsasoari begira bizi da Zarautz, turismoa asmatu aurretik ere erregetza asko erakartzen zituen herri ikusgarria.

Zirrara sortzen du alde batera begiratu eta itsasoaren gainean zerumuga ikusteak. Patxada malekoitik itsasaldera begira paseatzen ibiltzeak. Edo golfean ari garela burua altxa eta urrunera begiratzeak. Edo Euskadiko hondartzarik luzeenean etzateak. Edo surf taulari heldu eta olatuaren zain egoteak.

GETARIAKO TXAKOLINA

Hango eta hemengo sukaldari eta gastronomoak etortzen dira Getariara erreboiloa parrillan dastatzera. Getarian uztartzen dira itsas tradizioa, turismo leku erakargarria eta gastronomia. Gipuzkoako hiribildu zaharrenetarikoa.

Erdi Aroan balea arrantzatzera joaten ziren getariar ontziak. Gaur kontserba eta arrain gazituan goi mailako ekoizleak ditu Getariak, “Antxua Eguna” ospatzen da eta lonjara egunero arrain freskoa sartzen da, kalean ikusiko dituzun parrilletan prestatuko dutena. Parrillak ikusi eta sentituko dituzu nonahi, batzuk Juan Sebastian Elkanoren omenez egindako monumentutik gertu; beste batzuk Salbadore Deunaren elizaren azpitik Kale Nagusia eta portura doan aldapa elkartzen dituen Katrapona inguruan. Eta portu aldera zoazela, “arratoia” ikusiko duzu portua babesten.

Hori guztia ikusi, bertakoekin berriketan egin, “txipiroiak Pelaio erara” zer den galdetu, euskal txerria (bertako txerri arraza) berreskuratzeko ekimenei buruz galdetu… Eta, jakina, ez joan Getariako Txakolina dastatu gabe, jai eta ospakizun guztiak freskatzen dituen ardo zuri txinpartaduna.

FLYSCHEKO OLAGARROA

Zumaiako armarrian mendia eta itsasoa batzen dira, eskualdearen adierazgarri. Itsasoratu aurretik Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten lekuan, angulak harrapatzen dira. Zumaian pintxoak eta miniaturako goi mailako sukaldaritza nonahi duzu. Baina, Zumaian nabarmentzekorik baldin bada, olagarroa, “olagarro zoparen” protagonista.

Estimaziorik handiena duen olagarroa harrapatzen dute Euskadiko Geoparkeko eremuan, flysch entzutetsuan. Formazio geologiko horretako itsaslabarretako geruzetan munduaren historiaren altxorra dago gordeta: azken 60 milioi urteetako aldaketa biologiko, geologiko eta klimatikoen informazioa hain zuzen ere. Handik herrigunera begiratzen baduzu, San Pedro eliza ikusiko duzu herria mendean duela, eliza handi eta dotorea, zortzi menderen lekuko izan dena. Bestelakoa da San Telmo ermita, bertakoen bihotzetan gordea, itsas ertzean, handitasunari begira, apaltasunez.

Horien guztien ekarpena gure kulturan urtzen da. Hortik dator kanpotarrek euskaldunoi buruz duten iritzia, mahai-inguruaren eta ondo jatearen garrantziari buruzkoa. Hurbildu Urola Kostara eta gozatu gurekin, gozatu Kosta Gastronomikarekin!