Zumaiako protagonista: bai harraldean, bai sukaldean
Geoparkeko kostaldean barrena, flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako arrantza-teknikak eta sukaldaritza-tradizioa ezagutuko ditugu. Izan ere, olagarroa da natura-ingurune liluragarri honetako ikur nagusia. Eta, esperientzia ahaztezin honi amaiera biribila emateko, pintxo eder bat eta txakolina dastatuko ditugu.
Iraupena: 01:30.
Bisitari kopuru mugatua: 30.
Beharrezkoak: jantzi era oinetako egokiak.
Gutxieneko adina: 8 urte.
Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 €).
Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia).
Erreserba derrigorrezkoa.
Informazio gehiago eta erreserbak:
https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/flyscheko-olagarroa?lang_code=eu
Ohar garrantzitsua:
* Covid19-aren protokoloetara egokitutako bisita gidatua: Geoparkeko pdf-ra esteka
Ezagutu euskararen herria
Europako kulturarik antzinakoenetakoa ezagutu nahi duzu? Eta gure kontinentean zaharrenetakoa den hizkuntzaren bitxikeria batzuk ezagutu nahi? Zumaiako alde zaharrean egingo dugun bisita gidatu honetan, euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioen alderdirik ezezagunenak deskubrituko ditugu. Gainera, antzinako arrain salmenta aretoa ezagutzeko aukera izango dugu eta benetako elkarte gastronomiko batean pintxo bat dastatuko dugu.
Iraupena: 01:30.
Bisitari kopuru mugatua: 30.
Beharrezkoak:
Gutxieneko adina: 8 urte.
Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € ).
Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia).
Erreserba derrigorrezkoa
Informazio gehiago eta erreserbak:
https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/enigma-bizia
Ohar garrantzitsua:
* Covid19-aren protokoloetara egokitutako bisita gidatua: Geoparkeko pdf-ra esteka
Bisitatu benetako euskal baserri bat
Benetako euskal baserri bat bisitatu eta bertako biztanleak ezagutu, sagardoa eta gazta dastatuz.
Bisita egunak: larunbatak – 11:30
Prezioa: 10,00 € (12 urte arte doan).
Bisitari kopuru mugatua: 8
Erreserba derrigorrezkoa.
Informazio gehiago eta erreserbak:
T: 943 143 396 – Zumaiako Turismo Bulegoa
Ohar garrantzitsua:
* Bisita guztiak indarrean dauden Covid-19aren protokola egokituta egingo dira.
Getariako hainbat upeltegiren ateak zabalik dituzu, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko. Bisita berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, dastatzeko pintxoak eta txakolina.
Haren egitea eta haren historia gure bisitan agerian geldituko da C.R.D.O Getariako txakolinaren barruan dagoen famili arteko upeltegi bat bisitatzen dugunean, Gaintza upeltegia, pintxo eta txakoli dastaketa barne.
Bisita egunak: asteartetik larunbatera
Ordutegia: 11:30
Bisitari kopuru mugatua: 10
Prezioa: 18,00 €.
Erreserba derrigorrezkoa
Informazio gehiago eta erreserbak:
Getariako Turismo Bulegoa – 943 140 957
Ohar garrantzitsua:
* Bisita guztiak indarrean dauden Covid-19aren protokola egokituta egingo dira.
OBRADORERA BISITA ETA GETARIAKO PRODUKTUEN DASTAKETA
Arrain kontserbak izugarri gustatzen bazaizkizu, ez galdu bisita hau. Getariako gure obradore txikian antxoa oliotan, bokeroia, berdela, etab. nola prestatzen ditugun kontatuko dizugu.
Antxoa xerrak salazoian prestatzeak nolako esku-lana duen konturatuko zara eta, ausartzen bazara, ondoren jango duzun zure antxoa xerra prestatu dezakezu.
Prezioa: 22 € (12 urtetik beherako haurrak 7 €)
Iraupena: ordu bat
Egutegia: ostiralero
Ordutegia: 10:30 eng/fr | 11:30 eusk/cas
Taldeak: gehienez 12 pertsona
Txerriak erakusten dira, beraien elikadura eta arrazari buruzko azalpenak emanez. Honetaz gain, egiten ditugun produktuen eta gure produkzioari buruzko azalpen bat ematen da.
Ezkurtxerri ezagutu:
Iraupena: 45 minutu – Hasiera 10:30.
Lekua: Ezkurtxerri Basqueporks.
Bisitari kopuru mugatua: 8 pertsona gutxienez.
Gutxieneko adina: 8 urte.
Prezioa: 5,00€.
Irteera puntua: Irteera baserritik.
Egutegia:
Aste bukaera- Jai egunak
Apirila- Iraila
Taldeak urte guztian
Informazio gehiago:
T: 690 260 783
T: 628 202 768
T: 943 240 125
ezkurtxerri@ezkurtxerri.com
http://www.ezkurtxerri.com/
Ezkurtxerri ezagutu+ hamaiketakoa:
Iraupena: 1.5 h – Hasiera 10:30.
Prezioa: 10,00€.
Beste guztia berdin
Garai batean baserritarrek beren soberakinak ekartzen zituzten azokara, baina gaur egun saltzeko ekoizten dituzte beren produktuak. Zatoz gure azoka ezagutzera!
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 08:15 – 13:15 eta 17:00 – 20:15
Larunbatetan: 08:00 – 13:30.
Helbidea: Kale Nagusia 27 (Zigordia kaletik ere bi sarrera ditu).
Familia upategi honek Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura du eta bere ateak zabaltzen ditu mahastiak eta eguneroko lana erakusteko. Familia giroan egiteko bisita aproposa dugu hau.
Bisitan upategiaren historia eta txakolinaren elaborazio prozesua ezagutuko dira. Etxeko txikiek bisitaren jarraipena “Tumatxa” komikiaren laguntzarekin egingo dute. Amaieran bertako produktuen eta txakolinarren dastaketa egongo da.
Ordutegia: 11:00
Eguna: Asteazkena
Lekua: Talai Berri txakolindegia. Talaimendi auzoa, 728.
Prezioa: 15,00€ (Haurrak: 12 urte bitartean 6€.).
Egutegia: Uztailatik Abuztura.
Informazio gehiago eta erreserbak:
T: 943 132 750
info@talaiberri.com
http://www.talaiberri.com/
Sagarditik paseo bat emanaz sagarrondotan egiten den lana ezagutuko dugu; landatutako sagar motak eta uzta noiz jaso behar den erabakitzeko erramintak. Ondoren sagarraren bilakaera ezagutuko dugu sagardo bihurtu bitartean. Bisitaren amaieran dastaketa txiki bat egingo dugu, sagardoa kupeletik eta bertako produktuak.
Ordutegia: Larunbata eta igandea: 11:00etan
Prezioa: 10,00€.
Lekua: Arizia sagardotegia. Frantsesbidea z/g.
Informazio gehiago:
T: 943 143 396
arizia@arizia.net
Animatuko al zinateke gurekin pintxoak jatera? Hiru tabernatan pintxoak dastatuko ditugu eta elkarte gastronomiko bat bisitatuko dugu.
Kalean zehar goazela herriko kontuak, ohiturak eta bitxikeriak azalduko zaizkie partaideei. Bisitaria herritartzea izango da helburua, kuadrilla gisa herrian zehar mugitzea. Zarautz modu berezian eta kuadrilla giroan ezagutzeko aukera paregabea.
Bisitari kopuru mugatua: izen ematea beharrezkoa.
Prezioa: 25,00€.
Lekua: Experientziak Nafarroa 3.
Ordutegia: Larunbatetan 19:30ean.
Informazio gehiago eta erreserbak:
T: 618 775 820
Gazta elikagai aberatsa da: proteinak, grasa, kaltzioa, selenioa eta bitaminak. Gozamen hutsa, ogi onarekin, besterik gabe. Edo, antxoa batzuekin eta ardo zuriarekin lagunduta. Eta, zer esanik ez, intxaurrekin eta irasagar-gozoarekin, sagardotegietan ohitura denez.
Non erosi gazta Aian. Aldez aurretik deitzea beharrekoa da:
Lokate gaztak 633 191 219
Orortegi gaztak 943 830 804 / 656 773 368
Agerre-Buru gaztak 943 834 201 / 607 189 442
Maintzelai gaztak 943 835 617 / 619 742 539
Aiako erdigunean dagoen tokiko produktuen txokoan gure baserritarren tokiko produkturik onenak aurkituko dituzu, nahi duzun tokian eta nahi duzunean goza ditzazun. Gazta, sagardoa, txakolina, kontserbak eta sasoiko produkturik onena.
Bertako produktu gastronomikoen salmenta gunea.
Sartalde Kalea, 1 (Eroski kooperatiban).
Ordutegia:
Aia hainbat upeltegiren ateak zabalik dituzu, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko.
Haren egitea eta haren historia gure bisitan agerian geldituko da C.R.D.O Getariako txakolinaren barruan dagoen familiarteko upeltegi bat bisitatzen dugunean, K5 upeltegia, pintxo eta txakoli dastaketa barne.
Bisita estandarra: mahastiara eta upeltegira bisita (proiektua eta lanketa azaltzen den bitartean) eta bi ardoren (KPilota eta K5) dastaketa, bertako produktuez lagunduta.
Bisita-egunak: asteartetik larunbatera.
Ordutegia: 11:30-12:45
Prezioa:
Haurrak doan
Larunbatetan gutxienez 4 pertsona
Bisitari kopuru mugatua: 10
Erreserba derrigorrezkoa
Informazio gehiago eta erreserbak:
688 870 169 / 943 240 005
https://www.bodegak5.com/bisitak/
Ohar garrantzitsua:
* Bisita guztiak indarrean dauden Covid-19aren protokola egokituta egingo dira.
Gozatu Aiako Aize Berri tabernan txakoli edo sagardoarekin eta gure ekoizleen gazta sorta batekin.
Gazta + txakolia 5€ // Gazta + sagardoa 4€
Etorri,ikusi eta ezagutu bisigua Orio estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta.
Eguna: ostiraletan, urte osoan.
Ordua: 13:00-14:00
Non: erreserba garaian konfirmatuko da.
Prezioa: 40 € helduak, 15 € 12 urtetik behera. Bisigu eta txakolin dastaketa sartuta.
Info gehiago eta erreserbak:
Orioko turismo bulegoa
943 835 565
Inoiz egin duzu itzulia arraunean pintxo batzuk jateko? Atera Arraunetxetik herriko plazara. Bertan bi pintxo eta bi trago hartu gertuko tabernetan, bueltatu arraunera eta beste taberna batera, beste mokadu bat hartzera. Big SUP-ean buelta Arraunetxera berriro. Ekintza dinamikoa da. Plazan eta uretan adin guztientzat pentsatutako jolasak egiten dira.
Iraupena: 2 ordu et 30 minutu.
Prezioa: 25,00 € pertsonako.
Ordutegia: Marearen arabera.
Non: Arraunetxean.
Info gehiago eta erreserbak:
Begi Bistan-Arraunetxe Geltoki auzoa z/g
T. 657 794 677
info@begi-bistan.com
www.begi-bistan.com