ZUMAIA

Berezienen uzta da gaurko Zumaia

Asko dira kostaldeko herri honen nortasun berezia eraikitzen lagundu duten gizon eta emakumeak: Ignacio Zuloaga margolaria (Zumaian kokatu zuen behin betiko estudioa), Baltasar Etxabe eta Julene Azpeitia idazleak, Julio Beobide eskultorea, Yeregui anaiak (estatuko lehenengo diesel motorra egin zutenak), beren arrastoa utzi dute, eta nortasun nabarmenaz hornitu kostaldeko udalerri hau.
Bertako geografia bitxian ere islatzen da nortasun hori, Euskal Kostaldeko Geoparkean, hain zuzen ere. UNESCOk mundu-mailako ondare izendatu zuen. Beste udalerri mugakide batzuekin batera, “flyscharen ibilbidea” osatzen duten geruza izugarriak daude: itsas-lehorreko ibilbidea da, flyschak eratutako itsaslabar ikusgarri bezain aberatsak eta Europako marearteko zabalgune handienetakoa dituena.

Zumaiako Turismo Bulegoa


Zumaiako Turismo Bulegoa
Kantauri plaza, 13
20750 – Zumaia
Tel. 943 14 33 96
turismoa@zumaia.eus
www.zumaia.eus/turismoa

Zumaian ikusi beharrekoak


Algorri Naturaren Interpretazio Zentroa
Z Kultur Gunea
Julio Beobide Museoa
San Pedro Parrokia
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea
Deba-Zumaia Biotopoa