MUSEOAK

PHOTOMUSEUM-ARGAZKI & ZINEMA MUSEOA
ZARAUTZ
Argazkigintzari eta zinemari buruzko museo onenetarikoa Europan. Adi egon aldi baterako erakusketei.

Datu interesgarriak:
San Inazio kalea 11 – 20800 Zarautz
Tel. 943 130 906
photomuseum@photomuseum.name
www.photomuseum.name
Tarifak: 6 € sarrera arrunta. Sarrera murriztua 3 €, 13 urtetik 18 urtetara, txarteldunak (Eusko Ikaskuntza, Fnac, Círculo de Lectores, Gazte Txartela / Tarjeta Joven, Nekatur eta 3txulo). Sarrera dohakoa asteazken eta ostiraletan*, 13 urte beherakoak* eta EEAko irakalse akreditatuak (*visita gidatuak salbu). 6 pertsonatik gorako taldeak 3 € sarrera pertsonako.

DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA
ORIO
XVI. mendeko jauregi honetako hiri solairue- tan zehar ulertuko duzu Donejakue bideak urtero 280.000 pertsona zergatik mugiarazten dituen.

Datu interesgarriak:
Kale Nagusia 17 – 20810 Orio
Tel. 943 835 565
orioturismo@gmail.com
www.donejakue.orio.eus
Tarifak: 0,50 € sarrera arrunta. Sarrera murriztua 0,20 €, 12 eta 65 urtetik gorakoentzat. Erromesek doan.

MARINELEN SAN TELMO KOFRADIA
ZUMAIA
Salmenten aretoa eta enkanteetarako mekanismo sofistikatua dira kofradia honetako bi bitxiak.

Datu interesgarriak:
Erribera kalea 20 – 20750 Zumaia
Tel.: 943 14 33 96
turismoa@zumaia.eus
Bisita gidatuen bidez eta aurrez ordua eskatuta bisita daiteke. Argibide gehiago turismo bulegoan.

SANTA MARIA LA REAL ARKEOLOGIA ETA MONUMENTU MULTZOA
ZARAUTZ
1.200 urte atzera eramaten zaitu leku honetan aurkitu zuten Erdi Aroko nekropoliak. Begiratu iezaiozu arretaz, kristal babesgarriaren gainean ibiliz.

Datu interesgarriak:
Elizaurre 1 – 20800 Zarautz
Tel. 943 835 281
info@menosca.com
www.menosca.com
Tarifak: 2 € sarrera arrunta. %10-eko deskontua 10 eta 20 pertsona bitarteko taldeak eta %20-eko deskontua 20 pertsona edo gehiagoko taldeak. 14 urte artekoak heldu batek lagunduta doan sar daitezke.

PAGOETAKO NATURA-PARKEA
AIA
Familiako txikienen gozamenerako, Euskadiko arraza autoktono batzuk elkarrekin bizi dira natura-erreserba honetan: Sarrolako “Betizu” behiak, “Pottoka” zaldiak eta erle beltzak.

Datu interesgarriak:
Iturraran parketxea.
Tel. 943 835 389.
iturraran@gipuzkoa.net
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
www.aiapagoeta.com
Tarifak: 1 € sarrera arrunta. Sarrera murriztua 0,50 €, 5-12 urte bitarteko haurrek. Sarrera eta 45 minutuko bisita gidatua baserriari buruz: 2 € sarrera arrunta. Sarrera murriztua 1,50 €, 5-12 urte bitarteko haurrek.

IGNAZIO ZULOAGA KULTURA-GUNEA
ZUMAIA
“Santiago-Etxea” baserrian sortu zituen Eibarko margolariak bere artelan batzuk. Nazioarteko aitortza lortu zuen, eta “98ko belaunaldiko” margolaritzat hartu zuten, bai literatura-espiritua zuelako, bai “Espai- nia beltzarekin” kritikoa zelako.

Datu interesgarriak:
Santiago auzoa 3 – 20750 Zumaia
Tel. 677 078 445
info@espaciozuloaga.com
www.espaciozuloaga.com
Bisita pribatuak. Aurretiko erreserba. Data eta ordua. Taldeak urte osoan zehar.

JULIO BEOBIDE MUSEOA
ZUMAIA
Julio Beobide Zumaian jaio zen, 1891n. XIX. mendearen amaieran jaio eta beren lanaren zati handi bat eskultura erlijiosoari eta errealismo kostunbristari eskaini zioten euskal eskultoreen belaunaldiaren barruan sar dezakegu.

Datu interesgarriak:
Julio Beobide ibiltokia z/g – 20750 Zumaia
Tel. 943 143 396
turismoa@zumaia.eus
Bisitak aurretiko hitzorduarekin.

AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTA
AIA
Burdinola-errota gune honetan, antzina (labe garaiak agertu aurretik) uraren indarrarekin eta mailuarekin lan nola egiten zuten ikusiko duzu. Ura aprobetxatzeko asmatu zuten metodo burutsuarekin harrituta geratuko zara!

Datu interesgarriak:
Pagoeta parkea – Laurgain auzoa – 20809 Aia
Tel. 943 835 389
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
www.aiapagoeta.com
Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere.