AIAKO PASALEKUAK

zer egin aia aiako pasalekua cabecera

Aiako pasalekuak bista zoragarriak eskaintzeaz gain, familia, bikotea edo bizikletarekin, lasaitasunez gozatzeko toki aproposena da. Animalien artean egotea posiblea da eta elbarrientzako egokituta dago.

AIAKO ARDI JOKOA

zer egin aia aiako ardi jokoa cabecera

Hurbil zaitez Aiara familian herriko historia, kultura eta herritarrak hobeto ezagutzeko. Bihur zaitez joko fitxa eta egin salto “Arditik ardira, emaiozu bira”. Jolasteko prest?

GETARIAKO HISTORIA + ELKANOREN ESCAPE ROOM-a

Getariko alde zaharretik barren ibiliaz gure herriko historian murgildu daiteke hormetako panelak irakurriaz. Ondoren, historiarekin lotutako momentu dibertigarria pasatu nahi baduzu Elkanoren ihes gela-z gozatu daiteke.

ATALAIA IBILBIDEAK + DASTATU GASTRONOMIA

Gozatu naturaz atalaien ibilbidea eginez eta indarra hartzeko dastatu gure gastronomía, arraina parrillan, pintxo desberdinak eta arrain kontserbak.

PARKEEN IBILBIDEA HONDARTZARAINO

zer egin orio parkeen ibilbidea hondartzaraino cabecera

Ibilbide laua eta atsegina eskaintzen du Oria ibaiaren ibilguak. Paseotxo horretan haurrentzako hainbat parke daude, gainera. Zorte pittin batekin, Orioko arraunlariak ikusiko dituzu ibaian entrenatzen. Hondartzan amaitzen du ibilbideak, hamaiketakoa edo askaria hartzeko zelaigune berde batean. Ondoko tabernetan mokadutxo bat hartzeko aukera dago.

KULTURA ETA MENDIA UZTARTU

zer egin orio kultura eta mendia uztartu cabecera

XIII. mendeko alde zaharrean historia arnasten da. Bisita egin Done Jakueren Interpretazio Zentrora, eta Itxaspeko mendi buelta erosoarekin amaitu. Hondartzan bukatzen da ibilbidea, atseden hartzeko bainu batekin udan; edo talasoterapia saio goxo batekin neguan, Hotel Antillan.

PINTXOTAN IBILTZEA

zer egin zarautz pintxotan Ibiltzea cabecera

Dastatu Zarauzko pintxoak girorik onenean. Ibili pintxotan eta ikusi zer aukera zabala daukaten tabernetan, tokiko giro aparta ezagutuz eta bertan murgilduz. Aurkituko duzun pintxo-aukera zabalean, ez ahaztu «Toldotxo» izeneko pintxoa probatzeaz. Arguiñano familiak lagunduta sortua da pintxo zoragarri hori.
INFORMAZIO GEHIAGO

ERAZTUN BERDE URDINA

zer egin zarautz eraztun berde urdina cabecera

Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbide batek osatzen du. Hiru ordu eta erdiko ibilbidea oinezkoentzat egokituta dago eta familian, lagunartean edota bakarrik paraje ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du, besteak beste, Iñurritzako biotopoa; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sareko guneak, hondartza eta bere ingurunea.
INFORMAZIO GEHIAGO

ESKULTUREN IBILBIDEA

zer egin zarautz eskulturen ibilbidea cabecera

Aire zabaleko museoa, itsasoaren ondoan. Beste inon ez duzu ikusiko halako eskultura sorta zabala, atzealdean itsasoa duzula. Hondartzan edo malekoian, itsasotik datorren haize leuna sentituz, beha itzazu pasealekuko eskultura-obrak. Gainera, Zarautz osoan barna topatuko dituzu halako obrak, kale eta plazetan.
INFORMAZIO GEHIAGO

ONDARE GEOLOGIKOA

zer egin zumaia ondare geologikoa cabecera

ARGAZKIA: Ainara Garcia

Zumaiako ondare geologikoa ezagutu eta oinez nahiz txalupaz ibilbide interpretatuak egiteko aukera ematen digu, ur gaziak gure osasunean dituen onurak ezagutu eta gozatzeko aukera emateaz gain.

KIROLA ETA NATURA FAMILIA GIROAN

zer egin zumaia kirola natura familia giroan cabecera

ARGAZKIA: Leire Zearreta

Uretako kirolak eta herri kirolak plan berean, naturaz gozatuz!

SANTIAGO HONDARTZA ETA UROLAKO ITSASADARRA

zer egin zumaia santiago hondartza urolako itsasadarra cabecera

ARGAZKIA: L. M. Alkorta

Zumaiako pasealeku ugarietako batean zehar Santiago hondartzara oinez joan eta ibaian zehar txalupaz itzultzeko egun erdiko plana.