ZARAUTZ

Bi kilometroko hondar fineko hondartzan, itsasoak Zarautz besarkatzen du.

Itsasoak Zarautz besarkatzen du harea fineko hondartzaren bi kilometrotan zehar (Euskadiko luzeena da). Aire zabalean jarritako eskulturak eta kafetegiak dira nagusi malekoian, eta honen jarraian, babestutako biotopoa, hiriaren eta naturaren beraren arteko dikotomia eratuz. Euskadiko kostaldeko hiribildurik garrantzitsuenetako honetan, ondare aberatsa, merkataritza, ur-kirolak eta oinezkoen kaleak eta museoak bateratzen dira, bizitasuna nonahi eta etengabe nagusi izanik.
Leku paregabea da kultura eta enogastronomiaz disfrutatzeko, bertako festa atsegin eta tradizionaletan parte hartzeko. Bertan, musika, folklorea, estropadak, herri-kirolak dira nagusi.
Gaur egun, Zarautzek bere erritmo propioa du, inguruan dituen mendi eta itsasora egokitua. Herri modernoa dugu, eta harrotasunez partekatzen ditu bere tradizioak.

Informazio bulegoa

Zarauzko Turismo Bulegoa
Kale Nagusia 30
20800 – Zarautz
Tel. 943 83 09 90
turismoa@zarautz.eus
www.turismozarautz.eus

Udako informazio gunea
Itsas pasealekua
T. 943 89 03 77

Zarautzen ikusi beharrekoak

Photomuseum – Argazki eta Zinema museoa
Santa Maria La Real Arkeologia eta Monumentu Multzoa
Iñurritzako Paisaia Natural Babestua
Merkatua
Hondartza eta malekoia