UNESCO GEOPARKEA

Ezagutu 60 miloi urteko historia flyschean nabigatzen

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko herriek osatzen dute eta berriki UNESCOren Munduko Geoprkea izendapena eskuratu du. Geologia da paisaia honetako benetako protagonista. Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, flysch izenekoa.

Liburu baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezen han. Geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako lerro beltz eta mehe bat ikusi ahal izango duzu. Bisitariak itsaslabarretan oinez ibili daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin.

Kostaldetik barrualdera joanda, Karstaren mundua aurkituko dugu. Han-hemenka dauden kobazuloetako asko gure arbasorik urrunenen bizileku izan ziren, eta ederki gordetzen dute gaurdaino jaien jardunaren eta kezka kulturalen hamaika aztarna.

Euskal Kostaldeko Geroparkeak liluratu egingo zaitu. Deskubritu ezazu!

IBILBIDE GOZOA

Ezagutu 60 miloi urteko historia
flyschean nabigatzen