MERKATARITZA

getariako-dendari-elkartea-babexa

GETARIA

San Antonen magalean, San Antonen babexean.
Gure kale estuetan kalitatezko aukera zabala aurkituko duzu.
Babestu bertako komertzioa:

www.gertaria.shop

orio arkupe elkartea

ORIO

Herri txikia izanagatik, merkataritza eta ostalaritza jarduera handia dago Orion. Mota askotako establezimenduak aurkituko dituzu: elikadura, moda, zerbitzuak, osasuna, inprimategiak, tabernak, jatetxeak, liburudendak, etxeko hornidura… Herritik atera gabe eskuratu ahal izango duzu beharrezko guztia. Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urte osoan.

www.arkupeorio.eus

murkil zarautzko dendarien elkartea

ZARAUTZ

Denda espezializatuen aire zabaleko merkataritza-gune handia (EU).

Nork esango luke Zarauzko Alde Zaharrean hainbeste saltoki daudela, hain ugariak eta hain kalitate handikoak. Aire zabaleko merkataritza-gune handia da Zarautz; denetarik aurki dezakezu bertan: diseinuzko jantzi bat, delicatessen kontserba bat… eta beste hamaika gauza; xehetasun zainduak, arreta pertsonalizatua eta kalitatea aurkituko dituzu establezimenduetan. Eraikin deigarri txukunak daude herrigunean, kalexka ederrak, eta xehetasun esklusiboak dituzten dendak. Modan, oinetakoetan, edergintzan, kirolean, dekorazioan eta artisautzan espezializatutako saltokiak… Ezin tentazioari eutsi.

www.murkil.com

gertu zumaiako merkatari ostalari elkartea

ZUMAIA

GERTU elkartea, Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkartea, 1998an eratu zen, Zumaiako merkataritza-garapena sustatzeko eta dinamizatzeko, merkataritza txikiaren egiturak biziberritzeko zeregin aktiboa izateko asmoz.

Zumaiako merkatariek kalitate handiko produktu eta zerbitzu sorta zabal baten eskaintza eta tratu pertsonalizatua uztartzen dituen merkataritza eredua eskaintzen dute. Horrekin guztiarekin batera, kontsumitzailearen beharretara egokitutako merkataritza gunea eskaintzen da.

Testuinguru horretan, tokiko merkataritzaren etorkizunari arrakastaz aurre egiteko funtsezko pieza gisa aurkezten da GERTU elkartea.

ZUMAIAN BAI

ZUMAIA

Zumaian zer eta non erosi jakin nahi baduzu zumaianbai webgunean aurkituko duzu erakusleiho birtuala eta on-line denda