ONGI ETORRI EUSKARAREN HERRIRA!

Eskualdeko bost udalerrietako turismo eta euskara zerbitzuek sustatuta, Urola Kostako Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEMAk elkarlanean sortutako ekimena da.

Euskara Europako hizkuntza bizirik zaharrena da, eta zalantzarik gabe, eskualdeko harribitxietako bat. Horregatik, uda honetarako Urola Kostako eskaintza turistikoak euskara eta euskal nortasuna izango ditu ardatz, gure hizkuntza bisitariekin partekatuz.

Ekimenak hiru helburu nagusi ditu:

  • Bisitariei euskara ezagutaraztea, gure kultura-ondarearen elementu bereizgarri gisa.
  • Bisitariarekin euskaraz elkarreragitea, sormenaren eta esperientzia-kanpainaren bidez.
  • Euskarazko harremanak areagotzea turismo-sektoreko eragileen bidez (atzerriarekin harreman zuzena dutelako) eta herritarren inplikazioaren bidez.