GURE ESPEZIALITATEAK

Euskal gastronomia mundu-mailan da ezaguna, eta bere tradizio eta berrikuntzarengatik goresten da. Hala ere, margolan handietan bezalaxe, xehetasunei arretaz begiratzea da onena. Gurea, Urola Kostakoa, oso berezia da, kostaldearen eragin handia baitauka; horregatik esaten diogu “Kosta Gastronomika”. Gastronomia horretan, amaierako produktuek sortzaileekin partekatzen dute protagonismoa, bai eta hazten ikusten dituen paisaiarekin eta lantzen eta janaria prestatzen dituztenen eskuekin ere.

Kosta Gastronomikoaren ezinbesteko bost osagaiak aurkeztuko dizkizugu, horien berri eduki eta banan-banan goza ditzazun. Getariako Txakolina jatorri-deitura duen txakolinaren txinparta, parrilan Orio estilora egindako bisiguaren zaporea, Zarauzko azokan aurki ditzakezun baratzeko barazkiak, Aiako ardien gazta eta Zumaiako flyscheko olagarroa.

Parrila da gure enbaxadorea. Txingarra, sua, beroa, ikatzaren txinparta, gure portuetako arrainek jariatzen duten lurrin zaporetsua eta bertan prestatzen diren haragiak. Adituak gara jaki horiek egiteko puntu zehatzak ezagutzeko orduan, eta kalean bertan erakusten dizugu.

Jatetxeen kanpoaldean pizten baitira gure parrilak, bazkalorduan eta afalorduan. Izugarria da horiek ikustera hurbiltzea, txingarren profesionalekin sukaldeko aholkuak partekatzea, eta, azkenik, gure plateren zapore berezi hori dastatzea. Antzinatik gordetzen dugun zaporea da, eta goren mailako sukaldaritzaren eskarmentua gaineratu diogu.

Kostaldea gastronomia