Eskualdeko bost udalerrietako turismo eta euskara zerbitzuek sustatuta, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean sortutako ekimena da. UEMArekin lankidetzan garatu da.
Europako hizkuntza bizi zaharrena da Euskara. Zalantzarik gabe, eskualdeko harribitxietako bat. Eta, aldi berean, Urola Kosta eskualdea helmuga turistiko erakargarria da bisitari eta turistentzat. Hala, turismoan euskarari dagokion balioa emanez, turismo eskaintzari balio-erantsi bat eman nahi izan zaio.
Urola Kosta eskualdeko aurtengo uda garaiko turismo-eskaintzak, beraz, euskara eta euskal nortasuna izango ditu ardatz, “Ongi Etorri Euskararen Herrira!” lelopean. Euskara partekatu nahi da bisitariekin, herri euskaldun batean egotearen esperientziaz goza dezaten.
Hiru helburu nagusi ditu ekimenak: