UNESCO GEOPARKEA

Flysch & Karst

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko herriek osatzen dute eta berriki UNESCOren Munduko Geoparkea izendapena eskuratu du. Geologia da paisaia honetako benetako protagonista. Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, flysch izenekoa.

Liburu baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke han. Geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako lerro beltz eta mehe bat ikusi ahal izango duzu. Bisitariak itsaslabarretan oinez ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin.

Kostaldetik barrualdera joanda, Karstaren mundua aurkituko dugu. Han-hemenka dauden kobazuloetako asko gure arbasorik urrunenen bizileku izan ziren, eta ederki gordetzen dute gaurdaino jaien jardunaren eta kezka kulturalen hamaika aztarna.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak liluratu egingo zaitu. Ikus ezazu!

EZAGUTU GEOPARKEA

Geologia, ondare, ohitura eta hizkuntza paregabeko lurraldea