ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOAK

FLYSCHEKO OLAGARROA

Zumaiako protagonista: bai harraldean, bai sukaldean

Geoparkeko kostaldean barrena, flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako arrantza-teknikak eta sukaldaritza-tradizioa ezagutuko ditugu. Izan ere, olagarroa da natura-ingurune liluragarri honetako ikur nagusia. Eta, esperientzia ahaztezin honi amaiera biribila emateko, pintxo eder bat eta txakolina dastatuko ditugu.

Iraupena: 01:30.
Bisitari kopuru mugatua: 30.
Beharrezkoak: jantzi era oinetako egokiak.
Gutxieneko adina: 8 urte.
Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 €).
Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia).
Erreserba derrigorrezkoa.
Informazio gehiago eta erreserbak:
https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/flyscheko-olagarroa?lang_code=eu

Ohar garrantzitsua:
* Covid19-aren protokoloetara egokitutako bisita gidatua: Geoparkeko pdf-ra esteka

Kostaldea urola kosta grastronomika euskararen enigma

EUSKARAREN ENIGMA

Ezagutu euskararen herria

Europako kulturarik antzinakoenetakoa ezagutu nahi duzu? Eta gure kontinentean zaharrenetakoa den hizkuntzaren bitxikeria batzuk ezagutu nahi? Zumaiako alde zaharrean egingo dugun bisita gidatu honetan, euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioen alderdirik ezezagunenak deskubrituko ditugu. Gainera, antzinako arrain salmenta aretoa ezagutzeko aukera izango dugu, baita bisitaldia pitxo bat janez amaitzekoa ere.

Iraupena: 01:30
Bisitari kopuru mugatua: 30
Gutxieneko adina: 8 urte.
Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € ).
Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia).
Erreserba derrigorrezkoa
Informazio gehiago eta erreserbak:
https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/enigma-bizia

Ohar garrantzitsua:
* Covid19-aren protokoloetara egokitutako bisita gidatua: Geoparkeko pdf-ra esteka

EUSKAL BASERRIAREN SEKRETUAK

Bisitatu benetako euskal baserri bat

Benetako euskal baserri bat bisitatu eta bertako biztanleak ezagutu, sagardoa eta gazta dastatuz.

Bisita egunak eta ordua: asteartea, asteazkena, osteguna, larunbata eta igandea goizeko 11:00etan.
Prezioa: 10,00 € (0-3 urte bitarteko haurrak doan / 3-12 urte bitarteakoak 5€)
Bisitari kopuru mugatua: 8
Erreserba derrigorrezkoa. 
Informazio gehiago eta erreserbak:
T: 943 143 396 – Zumaiako Turismo Bulegoa

Ohar garrantzitsua:
* Bisita guztiak indarrean dauden Covid-19aren protokola egokituta egingo dira.

GETARIAKO TXAKOLINA

GAINTZA

Ardo tradizional, egiazko eta original honen sekretuak ikasiko dituzu. Getarian dugun kokapenak (D.O. Getariako Txakolina) esan nahi du gure mahasti asko Kantauri itsasoaren ondoan daudela.

Tarifa: 20 €
Iraupena: 90. min.
3 Txakoli eta 3 Pintxoren zaporea.
Asteartetik larunbatera 11: 30etan. Jai egunak  izan ezik.
Gutxienez 2 pertsona.
Talde eta tour pribatuentzako bisitak antolatzen dira: prezio bereziak, Balditnzak eta erabilgarritasuna kontsulatatu
Hitzordua ezinbestekoa.

EZAGUTU EZKURTXERRI

Txerriak erakusten dira, beraien elikadura eta arrazari buruzko azalpenak emanez. Honetaz gain, egiten ditugun produktuen eta gure produkzioari buruzko azalpen bat ematen da.

Ezkurtxerri ezagutu:
Iraupena: 45 minutu – Hasiera 10:30.
Lekua: Ezkurtxerri Basqueporks.
Bisitari kopuru mugatua: 8 pertsona gutxienez.
Gutxieneko adina: 8 urte.
Prezioa: 5,00€.
Irteera puntua: Irteera baserritik.
Egutegia:
Aste bukaera- Jai egunak
Apirila- Iraila
Taldeak urte guztian
Informazio gehiago:
T: 690 260 783
T: 628 202 768
T: 943 240 125
ezkurtxerri@ezkurtxerri.com
http://www.ezkurtxerri.com/

Ezkurtxerri ezagutu+ hamaiketakoa:
Iraupena: 1.5 h – Hasiera 10:30.
Prezioa: 10,00€.
Beste guztia berdin

ITSAS ESPERIENTZIA

OBRADORERA BISITA ETA GETARIAKO PRODUKTUEN DASTAKETA

Arrain kontserbak izugarri gustatzen bazaizkizu, ez galdu bisita hau. Getariako gure obradore txikian antxoa oliotan, bokeroia, berdela, etab. nola prestatzen ditugun kontatuko dizugu.

Antxoa xerrak salazoian prestatzeak nolako esku-lana duen konturatuko zara eta, ausartzen bazara, ondoren jango duzun zure antxoa xerra prestatu dezakezu.

Prezioa: 22 € (12 urtetik beherako haurrak 7 €)
Iraupena: ordu bat
Egutegia: ostiralero
Ordutegia: 10:30 eng/fr | 11:30 eusk/cas
Taldeak: gehienez 12 pertsona

TXAKOLINAREN TXINPARTA FAMILIAN

Familia upategi honek Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura du eta bere ateak zabaltzen ditu mahastiak eta eguneroko lana erakusteko. Familia giroan egiteko bisita aproposa dugu hau.

Bisitan upategiaren historia eta txakolinaren elaborazio prozesua ezagutuko dira. Etxeko txikiek bisitaren jarraipena “Tumatxa” komikiaren laguntzarekin egingo dute. Amaieran bertako produktuen eta txakolinarren dastaketa egongo da.

Ordutegia: asteazkenetan 11.00etan, jai egunak izan ezik.
Eguna: Asteazkena
Lekua: Talai Berri txakolindegia. Talaimendi auzoa, 728.
Prezioa: helduak 18€ (12 urtez azpiko haurrak 9€)
Egutegia: Uztailetik abuztura.
Informazio gehiago eta erreserbak:
Tel.: 943 132 750
info@talaiberri.com
http://www.talaiberri.com/

ZARAUZKO MERKATUA

Garai batean baserritarrek beren soberakinak ekartzen zituzten azokara, baina gaur egun saltzeko ekoizten dituzte beren produktuak. Zatoz gure azoka ezagutzera!

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 8:30-13:30 eta 17:00-20:15.
Larunbatak: 8:30-13:30

Helbidea: Kale Nagusia 27 (Zigordia kaletik ere bi sarrera ditu).

kostaldea urola kosta grastronomika aia txotx menua

TXOTX ESPERIENTZIA

Sagarditik paseo bat emanaz sagarrondotan egiten den lana ezagutuko dugu; landatutako sagar motak eta uzta noiz jaso behar den erabakitzeko erramintak. Ondoren sagarraren bilakaera ezagutuko dugu sagardo bihurtu bitartean. Bisitaren amaieran dastaketa txiki bat egingo dugu, sagardoa kupeletik eta bertako produktuak.

Ordutegia: Larunbata eta igandea: 11:00etan
Prezioa: 10,00€.
Lekua: Arizia sagardotegia. Frantsesbidea z/g.
Informazio gehiago:
T: 943 143 396
arizia@arizia.net

LAGUN ARTEAN – IBILBIDE GASTRONOMIKOA

Animatuko al zinateke gurekin pintxoak jatera? Hiru tabernatan pintxoak dastatuko ditugu eta elkarte gastronomiko bat bisitatuko dugu.

Kalean zehar goazela herriko kontuak, ohiturak eta bitxikeriak azalduko zaizkie partaideei. Bisitaria herritartzea izango da helburua, kuadrilla gisa herrian zehar mugitzea. Zarautz modu berezian eta kuadrilla giroan ezagutzeko aukera paregabea.

Bisitari kopuru mugatua: izen ematea beharrezkoa.
Prezioa: 25,00€.
Lekua: Experientziak Nafarroa 3.
Ordutegia: Larunbatetan 19:30ean.
Informazio gehiago eta erreserbak:
T: 618 775 820

AIAKO GAZTA

Gazta elikagai aberatsa da: proteinak, grasa, kaltzioa, selenioa eta bitaminak. Gozamen hutsa, ogi onarekin, besterik gabe. Edo, antxoa batzuekin eta ardo zuriarekin lagunduta. Eta, zer esanik ez, intxaurrekin eta irasagar-gozoarekin, sagardotegietan ohitura denez.

Non erosi gazta Aian. Aldez aurretik deitzea beharrekoa da:
Lokate gaztak 633 191 219
Orortegi gaztak 943 830 804 / 656 773 368
Agerre-Buru gaztak 943 834 201 / 607 189 442
Maintzelai gaztak 943 835 617 / 619 742 539

TXOTX + MENUA ESPERIENTZIA

Sagardoaren mundua et Satxotaren historia ezagutuko dugu. Familia Sagardotegi honek sagardoa bere dolarean egiten du eta urte osoan botilaratuta saltzen du. Eskaintzen duten sagardotegiko menuarekin batera, txotx eta instalazioetara egindako bisitak esperientzia atsegin eta goxoa osatzen du.

Bisita + txotx + aperitiboa + sagardotegi menua 36€. Erreserba egitea beharrezkoa da. Txakolinaren esentzia (Zudugarai)

kostaldea urola kosta grastronomika aia tokiko produktien txokoa

TOKIKO PRODUKTUEN TXOKOA AIAN

Aiako erdigunean dagoen tokiko produktuen txokoan gure baserritarren tokiko produkturik onenak aurkituko dituzu, nahi duzun tokian eta nahi duzunean goza ditzazun. Gazta, sagardoa, txakolina, kontserbak eta sasoiko produkturik onena.

Bertako produktu gastronomikoen salmenta gunea.
Sartalde Kalea, 1 (Eroski kooperatiban).

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30 – 13:30 / 16:00 – 20:30.
  • Larunbata: 9:00 – 13:30 / 17:00 – 20:30.
  • Igandea: 9:00 – 13:30.

BISIGUA ORIO ESTILORA

Etorri,ikusi eta ezagutu bisigua Orio estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta.

Eguna: ostiraletan, urte osoan.
Ordua: 13:00-14:00
Non: erreserba garaian konfirmatuko da.
Prezioa: 75 € helduak. Tokiko produktuak (antxoak edo antzekoa), txakolin-botila eta bisigua. 14 urte arteko haurrak doan (helduen menua partekatzen dute).
Gutxieneko taldea: 2 pertsona. Erreserbak bikoitiak izan behar dira beti: 2, 4, 6, 8, 10 edo 12 pertsona.
Info gehiago eta erreserbak:
Orioko turismo bulegoa
943 835 565

TXAKOLINAREN TXINPARTA AIAN

Aia hainbat upeltegiren ateak zabalik dituzu, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko.

Haren egitea eta haren historia gure bisitan agerian geldituko da C.R.D.O Getariako txakolinaren barruan dagoen familiarteko upeltegi bat bisitatzen dugunean, K5 upeltegia, pintxo eta txakoli dastaketa barne.

Bisita estandarra: mahastiara eta upeltegira bisita (proiektua eta lanketa azaltzen den bitartean) eta bi ardoren (KPilota eta K5) dastaketa, bertako produktuez lagunduta.

Bisita egunak: astelehenetik larunbatera.
Ordutegia: 11:30-12:45

Prezioa:

  • 2-4 lagun: 34€ /pertsonako  (BEZ barne)
  • 5-15 lagun: 27€/pertsonako (BEZ barne)
  • 18 urtetik beherakoak doan.

Larunbatetan gutxienez 4 pertsona

Bisitari kopuru mugatua: 10
Erreserba derrigorrezkoa
Informazio gehiago eta erreserbak: 
688 870 169 / 943 240 005
https://www.bodegak5.com/bisitak/

Ohar garrantzitsua:
* Bisita guztiak indarrean dauden Covid-19aren protokola egokituta egingo dira.