kostaldea urola kosta ondarea donejakue bidea cabecera

DONEJAKUE BIDEA

Ezagut ezazu Donejakue bidea

Zerk bultzatzen du norbait ia mila kilometro oinez egitera?

Senti ezazu lehenengo pertsonan, zeharkatzen gaituzten Donejakue bidearen bi zatietan. Biak dira erromes- ibilbide garrantzitsu horretan “Kostako bidea” izenez ezagutzen denaren zati.

Lehenengo tartea, Oriotik Zarautzera bitartekoa, laburra da (6,8 km), baita atsegina ere, eta itsasotik eta mendietatik oso hurbil dago. Tourseko San Martin ermita bisitatu dezakezu, Kantauri itsasora begira dagoen balkoi idiliko batean, baina baita hauek ere: Bariko San Nikolas eliza, Orioko hirigune historikoa eta Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa bera.

Bigarren tartea, Zarauztik Zumaiara doana (Getariatik igaroz), pixka bat luzeagoa da (9,5 km), eta itsasertzetik are hurbilago dago; hain zuzen ere, kostako errepidean prestatu duten pasealekutik igarotzen da. Larreak eta baserriak bidelagun. Kirol-erronka, espiritualtasun-bilaketa, bakardade-nahia, partekatzeko istorioak… Zein izango duzu ibiltzen hasteko arrazoia?

Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa (Orio)

XVI. mendeko jauregi honetako hiri solairue- tan zehar ulertuko duzu Donejakue bideak urtero 280.000 pertsona zergatik mugiarazten dituen. Erromesek, Euskadira sartzean, kostako edo barrualdeko bidea aukera dezakete.

Datu interesgarriak:
Kale Nagusia 17 – 20810 Orio
Tel. 943 835 565

orioturismo@gmail.com
www.donejakue.orio.eus
Tarifak: 0,50 € tarifa normala (0,20 € taldeek, erretiratuek, langabetuek, haurrek). Erromesak doan sar daitezke.