Euskadiko hondartzarik luzeena izateaz gain, Kantauri Itsasoko hegoaldean kokatzen da. 2.500 metroko hondartza da, urre koloreko hondar fina duena. Toldo izeneko koloretako telazko etxetxo ezagunek bereizten dute. Hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen du Zarauzko hondartzak eta, nola ez, aisialdirako eta atseden hartzeko leku aparta da.Zarauzko hondartzara, bainulariez gain, surfa maite duten surflari asko etortzen da. Europako surf harrobi onenetakoa bertakoa izateaz gain, nazioarteko txapelketa ezaguna jokatzen da urtero. Hondartzaren alde batean dauden dunetan, flora eta fauna aberatsa bizi da. Dunak zeharkatzen dituen egurrezko pasabidea leku paregabea da pasieran ibiltzeko. Hondartzaren alboan dagoen itsas pasealekuan, berriz, haurrentzat parkeak, kafetegiak eta herriaren erdigunera joateko kaleak daude. Pasealekuak 1,5 km-ko luzera du.
ZERBITZUAK
Komunak, egokitutako komunak, dutxak, egokitutako dutxak, sorosleen babesa, zaintza dorrea, osasun laguntza, megafonia, itsas kirolak, zaborrontziak, pertsona ezinduentzako zerbitzuak, toldoen alokairua, iturriak, oin garbilekuak, bizikletentzako aparkalekua, taberna, jatetxea, haurrentzat jolastokia, kirol gunea.
Berde artean dagoen hondartza hau paregabea da familia giroan egun pasa egiteko. Plaiaundi izenez ere ezaguna da. Alde batetik Oria Ibaiaren bokalea du eta beste aldetik Kukuarri mendiaren magala. Inguruan berdeguneak daude, eguzkiaz gozatzeko aukera eskaintzen dutenak, izan ere, behar eta nahi ezberdinetara egokitzen den hondartza da: piknika egin, parkean jolastu, taberna eta jatetxeak… Oinez ibiltzeko egokia da oso, bai eta surfa, windsurfa edota piraguan ibiltzeko ere. Eta, nola ez, arrantza egiteko.
ZERBITZUAK
Komunak, egokitutako komunak, dutxak, egokitutako dutxak, sorosleen babesa, zaintza dorrea, osasun laguntza, megafonia, itsas kirolak, arrantza, zaborrontziak, iturriak, oin garbilekuak, aparkalekua, bizikletentzako aparkalekua, taberna, jatetxea, haurrentzat jolastokia, belardia.
Ur lasaiak dituen hondartza polita da. Getariako portuaren alboan dago eta bertatik “Getariako Arratoia” ikus daiteke. 420 metroko luzera du eta itsaso lasaia du, ezin aproposagoa lagunartean edo familian eguna lasai igarotzeko.
ZERBITZUAK
Dutxak, sorosleen babesa, zaintza dorrea, osasun laguntza, megafonia, itsas kirolak, zaborrontziak, pertsona ezinduentzako zerbitzuak, toldoen alokairua, aparkalekua, taberna, jatetxea, haurrentzat jolastokia, kioskoa, kirol gunea.
“Getariako arratoiaren” (San Anton Mendia) mendebaldean dago Gaztetape hondartza, atzean ezkutauta. Urre koloreko hondar fina du eta Kantauri Itsasora zabalik dago. 180 metroko luzera duen hondartza txiki bezain ikusgarria da. Aparta da olatuekin gozatzeko eta surfa, windsurfa, piragua edo arrantza praktikatzeko.
ZERBITZUAK
Dutxak, sorosleen babesa, zaintza dorrea, osasun laguntza, megafonia, itsas kirolak, zaborrontziak, pertsona ezinduentzako zerbitzuak, toldoen alokairua, aparkalekua, taberna, jatetxea, haurrentzat jolastokia, kioskoa, kirol gunea.
150 metroko harrizko pareta bertikal ikusgarriaren alboan dago Itzurun hondartza. Hondar iluna du eta 270 metroko luzera. Kantauri itsasora zabalik dago eta San Telmoko ermitaren babespean dago, itsaslabar ikusgarriez inguratuta. “Flysch” izeneko geologia fenomeno morfologikoa duzu aurrez aurre.
ZERBITZUAK
Komunak, dutxak, sorosleen babesa, zaintza dorrea, osasun laguntza, megafonia, itsas kirolak, kirol arrantza, zaborrontziak, toldoen alokairua (uda osorako), iturriak, oin garbilekuak, kabinak (aldagelak), bizikletentzako aparkalekua, taberna, jatetxea.
Deskribapena eta zerbitzuei buruzko info gehiago:
www.gipuzkoa.eus
50 espezie baino gehiago dituen dunen ekosistema du inguruan. Urola Ibaiaren bokalearen aldamenean dago Santiago hondartza eta herrigunetik apur bat kanpo kokatzen da. Ur lasaiak ditu, noizean behin olatu apur bat egon arren. 350 metroko luzera du eta 175 metroko zabalera. Leku egokia da bertan windsurfa eta piragua egitea.
ZERBITZUAK
Komunak, dutxak, sorosleen babesa, zaintza dorrea, osasun laguntza, megafonia, itsas kirolak, kirol arrantza, zaborrontziak, iturriak, oin garbilekuak, bizikletentzako aparkalekua, taberna, babestutako duna gunea.